2008/05/15
Egunkaria 2008-05-15
2008/05/09
Ordenagailuak ikasgeletan
2008/05/08
Teknologia eta Metodologia
Bideo honetan ikuis daitekeen moduan, gaur egungo ikastetxeetan teknologia berriak sartzen dabilz. Oso ideia ona eta baliogarria izan daiteke teknologian oinarrritutako hezkuntza baina aurrera ondo eramateko, kontuan eduki behar da irakasleak prestatuak egon behar direla, bestela eta bideo honetan gertatzen den moduan, metodologia berdina erabiltzen jarraitzen da eta teknologiak ez dute ezertarako balio.
Ni praktiketan egin nituen ikastetxea, Bermeoko Frantzisko Deuna ikastetxe publikoan, teknologia berriak nahiko integratuta daude eta irakasteko erabiltzen dituzten irakasleak nahiko maneitzen dituzte, ondorioz, ikasketaaskoz esanguratzuagoa da.
Egunkaria 2008-05-8
Gaur, 2008-05-8, ez dugu teoria klaserik eduki eta normalean teoria daukagun orduan, praktika eduki dugu.
Ordu honetan PowerPoint erabiltzen ikasi dugu, irakasgai honetan egin beharreko lan praktikoa, material didaktikoa, egin ahal izateko.
Hasteko, 4 diapositiva egin eta hauei nahi izan dugu barrena (kolorezkoa, irudiekin...) jarri behar izan diogu. Ostean, estekak, soinua, animazioa, trantzisioak ... jartzen ikasi dugu. Honela ordu osoa pasatu dugu.
Ondoren irakasleak joan beharra zuenez, gu bakarrik gelditu gara eta lan praktikoa egiten hasi gara. Gure lana matematikan,bereziki laukietan oinarritua izatea pentsatu dugu.
2008/05/02
IKTek ikasgeletan duten eragina
2008/04/28
Ariño, el pueblo interactivo
2008/04/24
Egunkaria 2008-04-24
Gaur teoria orduan, aurreko eguneko gairarekin, IKTen eragina hezkuntzan, jarraitu dugu. Hasteko, education yesterday and tomorrow youtubeko bideoa ikusi dugu. Hemen, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina azaltzen da.
Bideoa denen artean komentatu ostean, teoriarekin jarraitu dugu, gaia amaitzeko asmoz.
Teoria ordua pasatuta, beti bezala, praktika eduki dugu. Ordu honetan, blogarekin jarraitu dugu, bideoak gehitzen, etiketak jartzen, gure lagunen blogen helbideak ipintzen,... Denbora guztia ariketa hauek egiten pasatu dugu.
2008/04/17
Egunkaria 2008-04-17
Blogen aplikazio didaktikoa
Gaur egungo gizartean teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa hartzen dabilz, mundu teknologiko berri bat sortzen ari delarik . Garatzen dabilen mundu berri honetan, blogak komunikazio tresna moduan indarra hartzen dabilz .
Hezkuntzan ere gero eta gehiago erabiltzen dira blogak. Irakasle askok erabiltzen dituzte, blog hauetan irakasgairi buruzko informazio gehiagarria, jokoak, argazkia, foroak... jarri baitaitezke eta honela, ikasleentzat motibagarriak diren aplikazioak direnez, ikasleen partaidetza, irakasgaiarekiko jarrera positiboa, ... bultzatzen dute.
Hezkuntzarako erabiltzen diren weblogak, Edublog deitzen dira. Edublog edo blog bat sortzeko aplikazio edo web orrialde ezberdinak aurkitu daitezke. Hauetako batzuk:blogger, fotolog, blogia, ...
Edublogei buruzko informazio gehigarria, hurrengo linketan klik eginda aurkitu dezakezue:
- Mapa kontzeptuala: web orrilade hau gazteleraz dago eta Edublogei buruzko mapa kontzeptual bat da. Mapa honetan, edublogak zer diren, ze motatakoak dauden, zertarako erabiltzen diren, ... azaltzen da.
- Artikulua: "Usos de los blogs en una pedagogía constructivista". Nire ustez artikulu hau, oso intersgarria da irakasle izango garenontzat. Hemen, blogak eta gaur egun hainbeste aldiz entzuten dugun hezkuntza konstruktibista erlazionatzen ditu eta honetaz aparte edublogen erabileraz ere hitz egiten digu.
- "Taller de herraminetas web 2.0": Web orrialde hau ere gazteleraz dago baina oso interesgarria iruditu zait irakasleentzat web 2.0ri buruz gauza ezberdinak aurkitu baitaizteke. Adibidez, web 2.0 zer den, zertarako balio duen, eskolan zelan erabili daitekeen, edublogak zelan erabili, zelan sortu edublog bat, edublog baten adibidea,...
- Bideoak: Azpian dagoen Youtubeko bideo honetan edublogei buruz hitz egiten digute, euren erabilera hobeto ulertu al izateko.
2008/04/11
La Web 2.0: La revolución social de Internet
2008/04/10
Egunkaria 2008-04-10
Reportaje sobre el iRex iLiad en La Sexta
Aldiz, ez dakartza abantailak bakarrik, desabantailak ere dakartza. Adibidez, liburutegiak eta egunkari, liburu dendak galdu daitezke eta eurekin, liburu edo egunkariak paperean edukitzea duten xarma. Honetaz aparte nire ustez, liburutegi baten gauzak bilatzen jakitea pertsonaren garapenean laguntzen du eta dena jarraian bilatzen digun ordenagailu edo aparailu batek egiten badu, akomodatu egiten gara eta ez dugu burua maneiatzen.
Gaur egun nire ustez, hiztegi elektronikoekin hori gertatzen ari da. Oso erraza da botoi bati jo, nahi dugun hitza idatzi eta jarraian erantzuna agertzea baina zer gertatzen da hiztegian bilatzearekin? Hiztegi elektronikoarekin ez duzu alfabetoa jakin beharrik ere, berak ematen dizu dena eta nire iritziz, hiztegi bat zelan antolatua dagoen, alfabetoa jakitea... beharrezkoa da hitz egiterakoan erreztasuna edukitzeko eta beste mila gauzetarako ere.
Animators vs Animation
Ondo aztertu gabe haur bati erakusten diozu bideo hau, niri gertatu zitzaidan moduan, interesgarria iruditzen zaizulako eta gainera panpin sinple batzuk direla uste duzulako eta nahi gabe, burrukara bultzatzen zaude. Honez gain, hau ez delez pornografia ezta haurrentzako debekatutako ezer, oso erraza da euren eskura heltzea. Ondorioz, kontuz eduki behar da interneten aurkitu daitekeenarekin.
Egunkaria 2008-04-03
Praktika ordu honetan, multimedia programak baloratzeko teoria apur bat irakurri behar izan dugu eta ondoren, taldeka, irakasleak emandako web orrialde batzuetako 3 multimedia programa aztertzeko taulatxo bat sortu eta bete behar izan dugu. Taldean 4 egon gara eta lana banatu dugu azkarrago egin ahal izateko. Ariketa hau egiten klase ordua pasatu zaigu eta etxerako lan moduan, bideo bi ikusteko eta komentatzeko gelditu zaizkigu: "Animator vs Animator" y "Reportaje sobre el iRex iLiad en La Sexta"
Egunkaria 2008-3-13
Ondoren, beti bezala praktika ordua eduki dugu eta hemen, pasadan asteko klik aplikazioaren barnean dagoen "Peru eta Otsoa" programa aztertu behar izan dugu. Programa hau aztertzeko, irakasleak moodlen utzitako galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, adibidez, ze arlo lantzen den, zelako ariketak dauden,...
Hau bukatuta, Mikel Ander eta nire artean multimedia material didaktikoaren abantailak eta desabantailak irakurri eta komentatu ditugu. Hausnarketa txiki bat egin ostean, konturatu gara abantaila ugari dituela, hauen artean guretzako garrantzitsuenetakoak, motibagarritasuna eta gehiago ikasten dutela denbora gutxiagoan dira, ikus-entzuteko programek haurren atentzioa deitzen baitute, honen ondorioz, interesa eta gogoa jartzen diote ariketei.
Abantailez gain, desabantailak ere ekarri ditzakete multimedia programek. Desabantaila garrantzitsuenak aipatuko ditugu, alde batetik multimedia lanak banaka egiten badira, ikasleak bakoitza bere ordenagailuan dago inorekin berbarik egin gabe eta ez dira sozializatzen, beraz, indibidualizazioa dakar. Guretzako, kontuan hartu beharreko beste desabantaila bat ikasleen alegin minimoa da, hau da, ordenagailuak automatikoki ariketa bat txarto dagoenean aurrera jarraitzen usten ez duenez, ikasleak ez du pentsatzen zer dagoen gaizki eta zergatik. Orduan " a boleo" egiten ditu ariketan, burua nekatu gabe.
Prometeus, The Media Revolution
Nire ustez, eskolak asko egin dezake garapen honen aurrean. IKTen mundua oso zabala da eta gauza asko aurkitu ditzakegu honen barnean. Beraz eskolak, bizi garen gizarte honetarako hezi behar ditu ikasleak, mundu honen barnean mugitzen irakatsi behar ditu, hau da, IKTekin zer egin dezaketen, zer aurkitu dezaketen,... Ondorioz, gu irakaslea izango garenok, gizarte honen barnean bizitzen irakatsi behar diegu ikasleei. Nire ustez, ikastetxeetan teknologia berriak erabili behar ditugu, honela ikasleak mundu honetan barneratzen eta hezitzen joango gara.
Egunkaria 2008-3-7
Teoria ordu honen ostean, praktika ordua eduki genuen. Hemen, multimediari buruzko sarrera teoriko baten ondoren, klik progama zer den, zertarak balio duen,... ikusi genuen. Programa honetan barneratzeko asmoz, irakasleak planteatutako galdera batzuk bete genituen, honela gelditzen zen denbora pasatuz.
Aurretiko konpzeptuak
Teknologia berriek zabalkuntza handia eduki dute gaurko gizartearentzat lagungarriak baitira. Honez gain, gizakiak zerbaitera ohitzen garenean lotu egiten gara, ezin gara hori gabe bizi eta gizarte kontsumista honetan, beti nahi dugu gauzarik hoberena eta berriena, beraz nire ustez, guzti honek IKTen zabalkuntzan garrantzia eduki du.
http://www.hiru.com/teknologia_berriak/teknologia_01250.html. Web orrialde hau interesgarria iruditzen zait artikulu hau klasean hitz egin genuena ikusteko, hau da, IKTei esker sortzen ari den hizkuntza berria zein den iksuteko.
Egunkaria 2008-2-28
Lehenengo orduan teoria eduki genuen. Hemen, Teknologia berriei eta IKTei buruz hitz egin genuen,zer diren IKTak, guretzat ze garrantzi duen... Azkenik, denen artean kontzeptu hau (IKT) definitu genuen.
Teoria ordua bukatuta praktika gelara joan ginen. Praktika ordu honen hasieran, beharrezko kontzeptu batzuk azaldu zituen irakasleak. Adibidez, softwarea eta hardwarea zer diren; Hardwarearen barnean, input eta outputak ezberdindu zituen eta softwarearen barnean, ze sistema operatibo diren ezagunenak, ...
Azkenik, praktikarekin hasi ginen. Hemen, moodle plataforma erabiltzen ikasi genuen eta baita, bakoitzaren unibertsitateko e-postara nola sartu daitekeen