2008/04/17

Blogen aplikazio didaktikoa

Gaur egungo gizartean teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa hartzen dabilz, mundu teknologiko berri bat sortzen ari delarik . Garatzen dabilen mundu berri honetan, blogak komunikazio tresna moduan indarra hartzen dabilz .

Hezkuntzan ere gero eta gehiago erabiltzen dira blogak. Irakasle askok erabiltzen dituzte, blog hauetan irakasgairi buruzko informazio gehiagarria, jokoak, argazkia, foroak... jarri baitaitezke eta honela, ikasleentzat motibagarriak diren aplikazioak direnez, ikasleen partaidetza, irakasgaiarekiko jarrera positiboa, ... bultzatzen dute.

Hezkuntzarako erabiltzen diren weblogak, Edublog deitzen dira. Edublog edo blog bat sortzeko aplikazio edo web orrialde ezberdinak aurkitu daitezke. Hauetako batzuk:blogger, fotolog, blogia, ...

Edublogei buruzko informazio gehigarria, hurrengo linketan klik eginda aurkitu dezakezue:

  • Mapa kontzeptuala: web orrilade hau gazteleraz dago eta Edublogei buruzko mapa kontzeptual bat da. Mapa honetan, edublogak zer diren, ze motatakoak dauden, zertarako erabiltzen diren, ... azaltzen da.
  • Artikulua: "Usos de los blogs en una pedagogía constructivista". Nire ustez artikulu hau, oso intersgarria da irakasle izango garenontzat. Hemen, blogak eta gaur egun hainbeste aldiz entzuten dugun hezkuntza konstruktibista erlazionatzen ditu eta honetaz aparte edublogen erabileraz ere hitz egiten digu.
  • "Taller de herraminetas web 2.0": Web orrialde hau ere gazteleraz dago baina oso interesgarria iruditu zait irakasleentzat web 2.0ri buruz gauza ezberdinak aurkitu baitaizteke. Adibidez, web 2.0 zer den, zertarako balio duen, eskolan zelan erabili daitekeen, edublogak zelan erabili, zelan sortu edublog bat, edublog baten adibidea,...
  • Bideoak: Azpian dagoen Youtubeko bideo honetan edublogei buruz hitz egiten digute, euren erabilera hobeto ulertu al izateko.



No hay comentarios: