Beste eguneko klasean, 2008-2-28, Teknologia berrien irakasgaiko lehengo klasea eduki genuean, teoria apur bat eta praktika egiten hasi ginen.
Lehenengo orduan teoria eduki genuen. Hemen, Teknologia berriei eta IKTei buruz hitz egin genuen,zer diren IKTak, guretzat ze garrantzi duen... Azkenik, denen artean kontzeptu hau (IKT) definitu genuen.
Teoria ordua bukatuta praktika gelara joan ginen. Praktika ordu honen hasieran, beharrezko kontzeptu batzuk azaldu zituen irakasleak. Adibidez, softwarea eta hardwarea zer diren; Hardwarearen barnean, input eta outputak ezberdindu zituen eta softwarearen barnean, ze sistema operatibo diren ezagunenak, ...
Azkenik, praktikarekin hasi ginen. Hemen, moodle plataforma erabiltzen ikasi genuen eta baita, bakoitzaren unibertsitateko e-postara nola sartu daitekeen
No hay comentarios:
Publicar un comentario