2008/04/10

Egunkaria 2008-3-13

2008-3-13ko klasearekin hasteko, Informazioaren gizarteari buruz hitz egiten jarraitu dugu, IKTek duten eragin sozialaz bereziki. Honen ostean, "Prometeus" bideoa ikusi dugu eta klasean, bakoitzak bere iritzia eman behar izan dugu, nahiz eta gero moodleko foroan gure iritzia idatzi behar dugun.

Ondoren, beti bezala praktika ordua eduki dugu eta hemen, pasadan asteko klik aplikazioaren barnean dagoen "Peru eta Otsoa" programa aztertu behar izan dugu. Programa hau aztertzeko, irakasleak moodlen utzitako galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, adibidez, ze arlo lantzen den, zelako ariketak dauden,...

Hau bukatuta, Mikel Ander eta nire artean multimedia material didaktikoaren abantailak eta desabantailak irakurri eta komentatu ditugu. Hausnarketa txiki bat egin ostean, konturatu gara abantaila ugari dituela, hauen artean guretzako garrantzitsuenetakoak, motibagarritasuna eta gehiago ikasten dutela denbora gutxiagoan dira, ikus-entzuteko programek haurren atentzioa deitzen baitute, honen ondorioz, interesa eta gogoa jartzen diote ariketei.

Abantailez gain, desabantailak ere ekarri ditzakete multimedia programek. Desabantaila garrantzitsuenak aipatuko ditugu, alde batetik multimedia lanak banaka egiten badira, ikasleak bakoitza bere ordenagailuan dago inorekin berbarik egin gabe eta ez dira sozializatzen, beraz, indibidualizazioa dakar. Guretzako, kontuan hartu beharreko beste desabantaila bat ikasleen alegin minimoa da, hau da, ordenagailuak automatikoki ariketa bat txarto dagoenean aurrera jarraitzen usten ez duenez, ikasleak ez du pentsatzen zer dagoen gaizki eta zergatik. Orduan " a boleo" egiten ditu ariketan, burua nekatu gabe.

No hay comentarios: