Manuel Area Moreirak idatzitako artikulu honetan, IKTak ikasgeletan duten garrantziaz azaltzen digu eta hauek baliabide pedagogiko moduan ekarri duten aldaketez.
Orain arte alfabetizazioaz hitz egiterakoan, irakurtzeaz eta idazteaz hitz egiten genuen. Gaur egun aldiz, IKTen eraginez, alfabetizazioaren esanhaia zabaldu beharra dagoela azaltzen digu artikulu honek. Hau da, alfabetizazio anizkoitza, alfabetizazio berriak edo multialfabetizazioaz hitz egin genezake.
Gaur egun gauden teknologia berrien mundu honetan, ikastetxe guztiek edo gehienek ordenagailuak dituzte ikasteko beste edozein baliabide moduan eta ondorioz, ikasleek erabiltzen eta hauekin komunikatzen ikasi beharra dute, beraz, alfabetizazio berri bat garatu da. Honela, alfabetizazio musikalaz, ikus -entzutekoaz, digitalaz ... hitz egin daiteke.
Guzti honekin ados nagoela esan beharra daukat, ikasleei mundu honetan integartzen lagundu behar diegu, bestela, ez gaude behar bezalako hezkuntza irakasten. Baina guzti honetarako, lehenego eta behin egin beharrekoa irakasleak hezitzea da, gaitasun edo konpetentzi hauetan trebatu behar dira eta nire ustez, oraindik ez da horrela gertatzen. Hori bai, kontuan eduki behar da IKTen integrazioa prozesu luzea izan behar dela eta lasai lasi egin beharrekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario