2008/05/15

Egunkaria 2008-05-15

Gaur Teknologia berrien klase teorikoan, ebaluaketa moduari buruz hitz egiten egon gara. Teoriara beti goazen ikasleak ez baikaude ados irakasleak ebaluatzeko aukeratu duen metodoarekin eta. Uste dugu, klasera goazen ikasleak beste ikasleek duten aukera berdinak ditugula eta hori ez da bidezkoa.

Honen ostean eta ebaluaketa metodoari buelta asko eman ondoren, praktika ordua eduki dugu. Ordu honetan eta irakasgai/irakasleari buruzko ebaluazio fitxa egin ondoren, nire taldekideak eta ni, klasetik kanpo joan gara irakasgai honetarako egin behar dugun PowerPointa egiten.

2008/05/09

Ordenagailuak ikasgeletan

Manuel Area Moreirak idatzitako artikulu honetan, IKTak ikasgeletan duten garrantziaz azaltzen digu eta hauek baliabide pedagogiko moduan ekarri duten aldaketez.

Orain arte alfabetizazioaz hitz egiterakoan, irakurtzeaz eta idazteaz hitz egiten genuen. Gaur egun aldiz, IKTen eraginez, alfabetizazioaren esanhaia zabaldu beharra dagoela azaltzen digu artikulu honek. Hau da, alfabetizazio anizkoitza, alfabetizazio berriak edo multialfabetizazioaz hitz egin genezake.

Gaur egun gauden teknologia berrien mundu honetan, ikastetxe guztiek edo gehienek ordenagailuak dituzte ikasteko beste edozein baliabide moduan eta ondorioz, ikasleek erabiltzen eta hauekin komunikatzen ikasi beharra dute, beraz, alfabetizazio berri bat garatu da. Honela, alfabetizazio musikalaz, ikus -entzutekoaz, digitalaz ... hitz egin daiteke.

Guzti honekin ados nagoela esan beharra daukat, ikasleei mundu honetan integartzen lagundu behar diegu, bestela, ez gaude behar bezalako hezkuntza irakasten. Baina guzti honetarako, lehenego eta behin egin beharrekoa irakasleak hezitzea da, gaitasun edo konpetentzi hauetan trebatu behar dira eta nire ustez, oraindik ez da horrela gertatzen. Hori bai, kontuan eduki behar da IKTen integrazioa prozesu luzea izan behar dela eta lasai lasi egin beharrekoa.

2008/05/08

Teknologia eta Metodologia

Bideo honetan ikuis daitekeen moduan, gaur egungo ikastetxeetan teknologia berriak sartzen dabilz. Oso ideia ona eta baliogarria izan daiteke teknologian oinarrritutako hezkuntza baina aurrera ondo eramateko, kontuan eduki behar da irakasleak prestatuak egon behar direla, bestela eta bideo honetan gertatzen den moduan, metodologia berdina erabiltzen jarraitzen da eta teknologiak ez dute ezertarako balio.

Ni praktiketan egin nituen ikastetxea, Bermeoko Frantzisko Deuna ikastetxe publikoan, teknologia berriak nahiko integratuta daude eta irakasteko erabiltzen dituzten irakasleak nahiko maneitzen dituzte, ondorioz, ikasketaaskoz esanguratzuagoa da.

Egunkaria 2008-05-8

Gaur, 2008-05-8, ez dugu teoria klaserik eduki eta normalean teoria daukagun orduan, praktika eduki dugu.

Ordu honetan PowerPoint erabiltzen ikasi dugu, irakasgai honetan egin beharreko lan praktikoa, material didaktikoa, egin ahal izateko.

Hasteko, 4 diapositiva egin eta hauei nahi izan dugu barrena (kolorezkoa, irudiekin...) jarri behar izan diogu. Ostean, estekak, soinua, animazioa, trantzisioak ... jartzen ikasi dugu. Honela ordu osoa pasatu dugu.

Ondoren irakasleak joan beharra zuenez, gu bakarrik gelditu gara eta lan praktikoa egiten hasi gara. Gure lana matematikan,bereziki laukietan oinarritua izatea pentsatu dugu.

2008/05/02

IKTek ikasgeletan duten eragina

La Laguna unibertsiteko teknologien hezkuntzako irakaslea den Manuel Area Moreirak idatzitako artikuluan, IKTek ikasgeletan duten eraginaz hitz egiten digu.
Manuel Areak dioen moduan, gaur egun ikastetxe guztietan teknologia berriekin erlazionatutako hainbat gauza aurkitu daitezke: ordenagailuak, wifi, arbel digitalak ... Baina honek ez du esan nahi teknologia berriek duten presentziak, hezkuntza sisteman eragin handia dutenik, hau da, IKTak ez dira irakasteko oinarri bezala hartzen laguntza bat bezala baino.
Irakasleak ez dute ordenagailua edo interneta irakasteko baliabide moduan erabiltzen, materiala bilatzeko tresna bat bezala bakarrik erabiltzen dute. Hau da, multimedia bidezko aurkezpenak egiteko, informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, eta horrelako ekintzak egiteko baino ez dute erabiltzen.
Nire ustez oraindik, IKTen mundu honetan sartzen gabilz eta oso normala iruditzen zait irakasteko beste baliabide bat moduan erabili beharrean, materiala bilatzeko tresna moduan erabiltzea. Gaur egun irakaskuntzan dauden irakasle askok, ez daukate baliabide hau erabiltzeko prestakuntzarik eta ondorioz, ezinezkoa da teknologian oinarritutako hezkuntza sistema hau oraindik aurrera eramatea. Baina nire iritziz, urte batzuk barru oso indar handia edukiko dute IKTek hezkuntzan, Ariñoko eskolari buruzko dokumentalean ikusi daitekeen moduan.

2008/04/28

Ariño, el pueblo interactivo

TVEk, 2008-02-02an eman zuen erreportai honetan ikusten den moduan, klaseak interaktiboki eman daitezke, hau da, gaur egun herri gehienetan erabiltzen diren liburu eta boligarfoen ordez, ordenagailua, ukimen- pantaila eta boligrafo digitala erabili daitezke.

Ariñon, Teruelek herri txiki-txiki honetan, irakasleak interaktiboki ematen ditu klaseak, hau da, ikasle bakoitzak bere ordenagailua du eta irakasleak landu nahi duen gaiari buruzko informazioa interneten jartzen du ikasleek bertatik lan egin dezaten. Irakasleak proiektore baten bitartez, informazioa orman jartzen du eta arbel moduan erabiliz eta honela ikasleei gaia azaltzen die. Ondoren, ikasle bakoitzak ariketak bere ordenagailuan egiten ditzake, gaia behar beste aldiz entzun edo ikusiz. Hau dela eta ez dute kuadernorik, ez boligraforik, ezta libururik erabiltzen.
Niri teknologia berriak asko gustatzen zaizkit eta ondorioz, martxan jarri duten hezkuntza modu hau oso ideai ona iruditu zait, honela hain txikia den herria ez da atzean geldituko eta ikasketa autonomoa bultzaten da.
Bideoan esaten den moduan, irakaslearentzat lan handia da berak prestatu behar baititu bere unitate didaktiko guztiak eta egunero zuzendu behar ditu ikasleak egiten dituzten ariketak. Hoinez gain, gaur egun oraindik ez dago horrela lan egiten duten ikastetxe asko eta ondorioz ez dago materialik.
Dena den irakaste metodo hau asko gustatu zait, nik ahal izango banu erabiliko nukeela uste dut, nire iritziz ikasleentzako motibagarria izan baitaiteke. Baina kontuan eduki behar da, hau aurrera ondo eraman al izateko irakasleak ondo prestatuak egon behar direla eta nire ustetan, gaur egun ez gaituzte irakaste metodo honetarako prestatzen.

2008/04/24

Egunkaria 2008-04-24

Gaur teoria orduan, aurreko eguneko gairarekin, IKTen eragina hezkuntzan, jarraitu dugu. Hasteko, education yesterday and tomorrow youtubeko bideoa ikusi dugu. Hemen, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina azaltzen da.

Bideoa denen artean komentatu ostean, teoriarekin jarraitu dugu, gaia amaitzeko asmoz.

Teoria ordua pasatuta, beti bezala, praktika eduki dugu. Ordu honetan, blogarekin jarraitu dugu, bideoak gehitzen, etiketak jartzen, gure lagunen blogen helbideak ipintzen,... Denbora guztia ariketa hauek egiten pasatu dugu.