Gaurko klasea, 2008-04-03, beti bezala teoriarekin hasi dugu. Informazioaren gizarteari buruz hitz egiten jarraitu dugu, bereziki, mitoei buruz. Mito hauek direla eta eztabaidatxo bat sortu da, batzuek, aipatutako mitoak beti ez direla betetzen uste baikenuen. Honetaz hitz egin eman dgu teoria ordua eta ondoren, praktika egiteko ordenagailu gelara jeitsi gara.
Praktika ordu honetan, multimedia programak baloratzeko teoria apur bat irakurri behar izan dugu eta ondoren, taldeka, irakasleak emandako web orrialde batzuetako 3 multimedia programa aztertzeko taulatxo bat sortu eta bete behar izan dugu. Taldean 4 egon gara eta lana banatu dugu azkarrago egin ahal izateko. Ariketa hau egiten klase ordua pasatu zaigu eta etxerako lan moduan, bideo bi ikusteko eta komentatzeko gelditu zaizkigu: "Animator vs Animator" y "Reportaje sobre el iRex iLiad en La Sexta"
No hay comentarios:
Publicar un comentario