Bideo hau ikusi ondoren, mundua ze azkar doan gogorazi dit. Urte gutxitan teknologia berriak zelan aldatu diren, zelako aurrera pausua egon den ikusi daiteke eta oraindik aldatu behar dena ere ikusi arazi dit bideoak. Nire ustez, oso ona da hain aurreratuak egotea arlo honetan, baina beste arlo batzuetan oraindik oso atzeratuta gabiltzala uste dut; ez da hobeto lasaiago joatea IKTen arloan eta garapen honetarako erabiltzen den dirua beste gauza batzuetan erabiltzea?.
Nire ustez, eskolak asko egin dezake garapen honen aurrean. IKTen mundua oso zabala da eta gauza asko aurkitu ditzakegu honen barnean. Beraz eskolak, bizi garen gizarte honetarako hezi behar ditu ikasleak, mundu honen barnean mugitzen irakatsi behar ditu, hau da, IKTekin zer egin dezaketen, zer aurkitu dezaketen,... Ondorioz, gu irakaslea izango garenok, gizarte honen barnean bizitzen irakatsi behar diegu ikasleei. Nire ustez, ikastetxeetan teknologia berriak erabili behar ditugu, honela ikasleak mundu honetan barneratzen eta hezitzen joango gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario