2008/04/10

Reportaje sobre el iRex iLiad en La Sexta


Bideo hau ikusterakoan 2 gauza etorri zaizkit burura. Alde batetik honek dakartzan abantailak, adibidez bideoan esaten duen moduan, liburuen pisua ez eramateko edota hainbat liburu eskuragarri edukitzeko, honela informazioa behar duzun momentuan eduki dezakezu eta beharreko datuak arintasunez eta errestasunez lortu.

Aldiz, ez dakartza abantailak bakarrik, desabantailak ere dakartza. Adibidez, liburutegiak eta egunkari, liburu dendak galdu daitezke eta eurekin, liburu edo egunkariak paperean edukitzea duten xarma. Honetaz aparte nire ustez, liburutegi baten gauzak bilatzen jakitea pertsonaren garapenean laguntzen du eta dena jarraian bilatzen digun ordenagailu edo aparailu batek egiten badu, akomodatu egiten gara eta ez dugu burua maneiatzen.

Gaur egun nire ustez, hiztegi elektronikoekin hori gertatzen ari da. Oso erraza da botoi bati jo, nahi dugun hitza idatzi eta jarraian erantzuna agertzea baina zer gertatzen da hiztegian bilatzearekin? Hiztegi elektronikoarekin ez duzu alfabetoa jakin beharrik ere, berak ematen dizu dena eta nire iritziz, hiztegi bat zelan antolatua dagoen, alfabetoa jakitea... beharrezkoa da hitz egiterakoan erreztasuna edukitzeko eta beste mila gauzetarako ere.

No hay comentarios: