2008/05/02

IKTek ikasgeletan duten eragina

La Laguna unibertsiteko teknologien hezkuntzako irakaslea den Manuel Area Moreirak idatzitako artikuluan, IKTek ikasgeletan duten eraginaz hitz egiten digu.
Manuel Areak dioen moduan, gaur egun ikastetxe guztietan teknologia berriekin erlazionatutako hainbat gauza aurkitu daitezke: ordenagailuak, wifi, arbel digitalak ... Baina honek ez du esan nahi teknologia berriek duten presentziak, hezkuntza sisteman eragin handia dutenik, hau da, IKTak ez dira irakasteko oinarri bezala hartzen laguntza bat bezala baino.
Irakasleak ez dute ordenagailua edo interneta irakasteko baliabide moduan erabiltzen, materiala bilatzeko tresna bat bezala bakarrik erabiltzen dute. Hau da, multimedia bidezko aurkezpenak egiteko, informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, eta horrelako ekintzak egiteko baino ez dute erabiltzen.
Nire ustez oraindik, IKTen mundu honetan sartzen gabilz eta oso normala iruditzen zait irakasteko beste baliabide bat moduan erabili beharrean, materiala bilatzeko tresna moduan erabiltzea. Gaur egun irakaskuntzan dauden irakasle askok, ez daukate baliabide hau erabiltzeko prestakuntzarik eta ondorioz, ezinezkoa da teknologian oinarritutako hezkuntza sistema hau oraindik aurrera eramatea. Baina nire iritziz, urte batzuk barru oso indar handia edukiko dute IKTek hezkuntzan, Ariñoko eskolari buruzko dokumentalean ikusi daitekeen moduan.

No hay comentarios: