TVEk, 2008-02-02an eman zuen erreportai honetan ikusten den moduan, klaseak interaktiboki eman daitezke, hau da, gaur egun herri gehienetan erabiltzen diren liburu eta boligarfoen ordez, ordenagailua, ukimen- pantaila eta boligrafo digitala erabili daitezke.
Ariñon, Teruelek herri txiki-txiki honetan, irakasleak interaktiboki ematen ditu klaseak, hau da, ikasle bakoitzak bere ordenagailua du eta irakasleak landu nahi duen gaiari buruzko informazioa interneten jartzen du ikasleek bertatik lan egin dezaten. Irakasleak proiektore baten bitartez, informazioa orman jartzen du eta arbel moduan erabiliz eta honela ikasleei gaia azaltzen die. Ondoren, ikasle bakoitzak ariketak bere ordenagailuan egiten ditzake, gaia behar beste aldiz entzun edo ikusiz. Hau dela eta ez dute kuadernorik, ez boligraforik, ezta libururik erabiltzen.
Niri teknologia berriak asko gustatzen zaizkit eta ondorioz, martxan jarri duten hezkuntza modu hau oso ideai ona iruditu zait, honela hain txikia den herria ez da atzean geldituko eta ikasketa autonomoa bultzaten da.
Bideoan esaten den moduan, irakaslearentzat lan handia da berak prestatu behar baititu bere unitate didaktiko guztiak eta egunero zuzendu behar ditu ikasleak egiten dituzten ariketak. Hoinez gain, gaur egun oraindik ez dago horrela lan egiten duten ikastetxe asko eta ondorioz ez dago materialik.
Dena den irakaste metodo hau asko gustatu zait, nik ahal izango banu erabiliko nukeela uste dut, nire iritziz ikasleentzako motibagarria izan baitaiteke. Baina kontuan eduki behar da, hau aurrera ondo eraman al izateko irakasleak ondo prestatuak egon behar direla eta nire ustetan, gaur egun ez gaituzte irakaste metodo honetarako prestatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario